Zerbitzuen salerosketa arautzeko asmoz 50 herrialde inguru eztabaidatzen ari diren TiSA akordioak ondorio kaltegarriak ekar ditzake herritar gehienentzat, Holandako Greenpeacek zabaldu duenez. Jaso duten filtrazio baten arabera, datu pertsonalen babesa eta segurtasun nuklearra ahultzea izan daitezke akordioaren ondorioetako batzuk.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
TiSA akordioaAste honetan Wikileaksek filtratutako dokumentuek diotenez, akordioa sinatzen duten estatuak enpresei azalpenak ematera behartuta egongo lirateke.
Euskal Herriko iritzi publikora TTIP eta CETA itun transatlantikoen berri ozta-ozta iristen hasi denean, Bilbon bizi den arabar ekonomialari honek ongizate estatuari mehatxu egiten dion eta are ilunagoa den beste nazioarteko akordio batez ohartarazi nahi du: TISA. Politika... [+]
AEB, Europar Batasuna eta beste zenbait herrialde sekretupean negoziatzen ari diren TISA akordioko dokumentu batek erakutsi duenez, osasungintza merkaturatzea aztertzen ari dira mundu osoko hainbat herrialde.
AEBen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza eta inbertsio itun transatlantikoari (TTIP, ingelesezko sigletan) ezetz esateko kanpaina abiarazi dute Euskal Herriko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragilek.
Europar Batasuna eta AEB ezkutuan negoziatzen ari diren TTIP merkataritza eta inbertsio hitzarmenaren aurkako konferentzia antolatu du Europako Legebiltzarreko GUE/NGL (Europako Ezker Unitarioa/Ipar Ezker Berdea) taldeak. Hainbat herrialdetako eragile politiko, sozial eta... [+]