Ba kontua da Roger Federerrek –bai, bera da: beti nahasten dut Joaquim Phoenix aktorearekin, baina oraingoan ez dago dudarik– tenisa utziko duela. Azken partidua jokatu zuen joan den astean, binakako bat, eta okasiorako ondoan nahi izan zuen Rafa Nadal, biak sarearen alde berean azken 20 urteak aurrez aurre pasa ostean, urdaiazpikoen tamainako bizeps horiekin elkarri drive hilgarriak jaurtitzen. Antza denez edozein Grand Slametako finaletan erraketak kea zeriela uzten zituzten... [+]

2018-04-19 | Lur Olaizola
Artxiboetatik abiatutako filmak 2018ko Berlinalen
Historia berrikusten

“Zinemak gezurrak esan ditzake, kirolak ez”. Hauxe da Julien Faraut zuzendari frantsesaren L’empire de la perfection (2018) pelikularen ardatza. Ideia Godarden elkarrizketa batetik dator: “Giza gorputzak gezurrik esan gabe jarraitzen duelako ikusten dut... [+]


Perlak | "Borg/McEnroe". Epikaren atzealdea

Wimbledoneko finala, 1980. Tenisa gustuko dugunontzat plazer hutsa da munduko bi onenak zirenen arteko norgehiagoka zirraragarri eta gogoangarri hura zinemara ekarrita ikustea.


2017-05-23 | 52 milimetro
Aurrez aurre

Astean zehar Venezuelan buruturiko protesten hainbat eta hainbat irudi jaso ditugu komunikabideen bitartez. Irudietan polizia, manifestariak, zaurituak… ikusi ditugu elkarren arteko borroka amaigabe batean murgildurik. Honako irudiak, berriz, protesten testuinguruarekin... [+]


2017-05-10 | Jon Torner Zabala
Saskibaloi torneoa iragartzeko bideo sexista: "Hura jarraitzeko gogoa izango duzu"

"Te van a dar ganas de seguirla" (Hura jarraitzeko gogoa izango duzu), dio Argentinako Saskibaloi Ligaren txioak.


2016-03-16 | Jon Torner Zabala
Kirol apustuak
Azpijokoa arbitro

Kirol apustuek, legezkoek eta bereziki klandestinoek, diru kopuru erraldoiak mugitzen dituzte. Gutizia mamitsua askorentzat, noizbehinka emaitzak baldintzatzen dituztenik ezin uka daiteke, teniseko eskandaluak lekuko. Praktika orokortua dela esatea, ordea, gehitxo litzateke... [+]