Gerra piztu zenetik bi urte

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta gutxienez 350 pertsona hil eta ehunka zauritu ditu, eskualdeko Osasun ministroaren arabera.

2023-04-17 | Leire Artola Arin
Sudanen gutxienez 97 pertsona hil eta ehunka zauritu dituzte asteburuan

Armadaren eta Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarraren arteko gatazkak eztanda egin du asteburuan, batik bat Khartum hiriburuan. Herrialdeko agintaritza osatzeko trantsizio epean daude bi aldeak, baina botere gatazkak borroka odoltsua eragin du.


2021-11-23 | Leire Artola Arin
Sudango lehen ministroa kargura itzuli da, militarrekin ituna sinatuta

Akordioa gaitzetsi dute Abdalla Hamdok estatuburuaren koalizio kideek, eta herritarrek ere protestan jarraitzen dute. Orokorrean nazioarteak txalotu egin du militarren eta zibilen arteko “krisi politikoa konpontzeko” adostasuna.


2021-10-26 | Leire Artola Arin
Sudanen estatu kolpea jo eta trantsizio gobernua desegin dute militarrek

Armadak atxilotu egin ditu Abdalla Hamdok estatuburua eta beste hainbat ministro. Demokraziarako trantsizioan, lider zibilak eta militarrak boterea partekatzen aritu dira, baina euren arteko tentsioa lehertu egin da orain. Larrialdi egoera honetan, Trantsizio gobernuak adierazi... [+]


84 pertsona hil dira Sudanen ekainetik izan diren euriteetan

Ekainetik urrira arte, euriteen sasoia izaten da herrialdean. Aurten, 84 hildako eta 67 zauritu eragin dituzte uriolek, eta 102.000 pertsona gehiagori eragin diote; tartean, Hego Sudaneko errefuxiatuei. Hainbat GKEk biztanleak arrisku guneetatik ebakuatzeko deia egin dute.


2020-07-27 | Fermin Muguruza
Next Music Station: Sudan
MULTIMEDIA - dokumentala

Fermin Muguruzak Al Jazeera hedabidearentzat egindako dokumental sorta bat da Next Music Station. Bertan, hainbat herrialde arabiarretara bidaiatu ahal izango dugu, bertako musikaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko; Libano, Siria, Aljeria, Tunez, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman,... [+]


2020-05-05 | ARGIA
Nesken mutilazio genitala debekatu du Sudanek

Sudango Gobernuak debekatu egin du nesken mutilazio genitala eta urrats historikotzat jo dute emakumeen eskubideen defentsan. Dena den, kezka dago legea ez dela nahikoa izango sozialki oso errotuta dagoen ohitura hau ezabatzeko.


Ehun hildakotik gora izan dira Sudanen, demokrazia eskatzeko manifestazioetan

Sudango Medikuen Batzorde Nagusiak salatu du 101 pertsona hil eta 326 zauritu dituztela, demokrazia eskatzeko manifestazioetan. Asteazkenean Nilo ibaitik 40 gorpu erreskatatu zituztela gehitu dute.


2019-05-02 | Amaia Fernández
Gaur egungo gertaerak, Sudanen
MULTIMEDIA - erreportajea

2018ko abenduatik, manifestazioak egon dira Sudanen Omar Al-Bashir diktadorearen kontra. Apirilaren 11n lortu zuten berak dimititzea, baino manifestazioak segituko dute oinarrizko produktuen prezioa jaisteko,... beste artean.