Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe guztietan batera egiten dute lan. Gaur egun Zarautz, Zumaia, Beasain, Hondarribia, Eibar eta Pasaian ari dira. Proiektuotako aholkulari ere bada.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
SoziolinguistikaHendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]
Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]
Soziolinguistika Klusterrak asteazkenean argitaratu du 2021eko ikerketaren txostena. Neurtu dute euskararen kaleko erabilera egonkor dagoela, eta azken neurketan bezala zortzitik batek hitz egiten duela (%12,6). Eremu euskaldunenetan jaitsi egin da. Proposatu dute hazkundea... [+]
Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.