Sendabelar bakoitzarekin alde praktikoa landuko du Garbiñek: mendafin tintura eta emultsioa, izpilikuz egindako lubrikatzailea eta kolonia ura, erromero alkohol indartua eta kolonia ura, ilena olio baregarria, salbia desodorante lehorra eta lurrun bainua, ezkai eta kumino espezia nahasketa, mendaroz egindako linfa drainatzailea, errura oleatoa eta erremedio antiparasitarioa eta erramu ukendua. Hauei buruzko azalpenak emango ditu, gainera bertan ukendu bat egiteko aukera izango da. Parte hartzaile bakoitzak etxera eramango luke 30 gr.-ko frasko txiki batean.