Trapaniko portuan daude jada eta datozen orduetan lehorreratzea espero dute. Ontziak duela sei egun 105 migratzaile erreskatatu zituen Maltako uretan eta ordudanik baimenaren zain zeuden.
Sizilia aldean erreskatatutako 153 pertsona daramatza eta Italiak baimena eman dion Messinako portura iristeko egun bateko bidaia egingo du.
Ostegunean erreskatatu zituen 78 migratzaileak eta igande gauean jaso du Italiako Gobernuaren baimena. Sizilia uhartean dagoen Pozallo udalerriko portura eramango dituzte.
Atunontzi izan zenak Mediterraneo itsasora bidaiatuko du, Grezian dauden errefuxiatuei sustengua eta laguntza eskaintzeko.
Kokapena dela eta Sizilia betidanik egon da inperio eta interes askoren menpe. Hamaika konkista eta beste hainbeste matxinada bizi izan ditu, eta horren ondorioz errebeldia kulturan oso sustraituta duen herria da siziliarra.
Joan den eguenean, Mugak Zabalduz karabanak parte hartu zuen militarizazioaren eta mugen itxieraren kontrako manifestazio batean, Catanian. Protestaldia Frontex Europako mugen kontrolerako agentziaren egoitzan amaitu zen. Bertan, pertsona migratzaileek Europara ailegatzeko... [+]
Igandean eta astelehenean izango diren Italiako hauteskundeetan parte hartuko duten mugimendu autonomista eta independentisten analisi bat egin du vilaweb.cat webgune kataluniarrak. 630 diputatu eta 315 senatari aukeratuko dituzte, eta guztira 184 hautagaitza aurkeztu dira,... [+]
Arbëreshëak XV mendean Italia hegoaldera migratutako albaniarren ondorengoak dira. Calabria, Sicilia eta Apulia probintzietan bizi dira egun eta 100.000 lagun inguru direla kalkulatzen da.