2022-02-23 | ARGIA
ITP Aero PCBko langileek lortu dute enpresak kaleratu nahi zituen 83 kideak beren lanpostuetara itzultzea

430 greba egun eta gero, ITP Aero PCBko langileek garaipena lortu dute. Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak emaniko ebazpena, eta baliogabetzat jo du enpresak egin asmo zuen lan erregulazioa. Ondorioz, enpresak kaleratu nahi zituen 83 langileak... [+]


Batu! aurkeztu dute Ezkerraldean, langileen antolakuntza bultzatzeko

Langileen eta herritarren auto-antolakuntzaren bidez, batasuna, elkartasuna eta klase-borroka sustatu nahi du Batu! kolektibo sortu berriak. Ezkerraldea eta inguruak izango ditu jardunerako eremu.


Prekarietatearen aurkako 28. elkarretaratzea antolatu dute Bizkaiko Ezkerraldean

Murrizketa sozialak salatu eta lan baldintza hobeak eskatu dituzte hainbat sindikatuk eta eragilek ekainaren 19an Sestaotik Santurtzira egindako martxan.


2021-05-04 | ARGIA
ITP enpresak kaleraturiko 87 langileak berriz hartu beharko ditu, epailearen aginduz

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die sindikatuei: ITP Aero Castings enpresak Barakaldon eta Sestaon egindako kaleratzeak baliogabe jo ditu eta 87 langileak berriz hartzeko agindu du.


2021-03-10 | ARGIA
La Navalen likidazioa beste urrats bat da Ezkerraldeko desindustrializazioan, ELAren ustez

ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.


2021-02-15 | Ixone Arana
Sestaoko hilketa matxista salatu dute hainbat herritan

Ehunka herritar elkartu dira Sestaoko Kasko plazan, larunbatez, ostiraleko hilketa matxista salatzeko. Euskal Herriko beste hainbat herritan salatu dute hilketa mugimendu feministaren eta erakundeen eskutik.


2020-11-27 | Axier Lopez
Udaltzainak ere Taser pistola polemikoak erabiltzen hasi dira, lehenetarikoak Sestaon

Sestaoko Udaltzaingoa Taserra edo pistola elektrikoa erabiltzen lehenetarikoa da Hego Euskal Herrian. Sestaoko Udalak arma horietako bi erosi ditu.


Getxo eta Sestao arteko itsasadar azpiko tunela: Aldundiak proiektua esleitu, Getxoko EH Bilduk kritikatu

Bizkaiko Foru Aldundiak hiru ingeniaritza-enpresak osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarte (ABEE) bati esleitu dio Getxo eta Sestao artean itsasadarraren azpitik egingo den ibilgailuentzako tunelaren proiektuaren langintza; aurrekontua 8,9 milioi eurokoa izango da. Getxoko EH... [+]


2020-03-26 | Topatu.eus
Zizelkariak
MULTIMEDIA - dokumentala

Gure herria zur mutua da. Lur egurtua.
Gure lurra egurra da. Zizelkatzeke dagoen zura.
Amikuze, Sestao, Tutera, Aldude, Moreta, Irunberri.
Sei herri bizi eta militatzeko, sei gazte esperientzia horiei ahotsa jartzeko.

Nor bere ertzetik hasi da zizelkatzen, baina... [+]