Beste podcast bat dugu abiapuntu gaur: "La senda de las plantas perdidas" saio etnobotanikoa. Gurea entzuten duzuen askorentzat interesgarria izango delakoan. Bere newsletterra jasotzen dugu (gomendatzen dizuet), eta itxaropenaz eta landareez egindako hausnarketa asko gustatu zaigu. Aina. S Erice biologo eta idazlea da egilea eta "plantaesperanza" terminoaren alde idatzi du eta guk ere horri heldu diogu.
Bestetik, podcast hau egiten hasi ginenean pentsatu genuen... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Gaurko sendabelarra iltze aromatikoa (Syzygium aromaticum) izango da, berari eskaini diogu gaurko podcasta osorik. Hainbatentzat sukaldean dugun espezia aromatikoa dena sendabelarra ere bai baita, gero eta argiago diote hori ikerketek.
Podcast honen bosgarren saioan ere... [+]
Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek zaildu egiten du dituen balio terapeutikoak ezagutzea. Izan ere,... [+]
Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]
Gaurko sendabelarra eztul-belarra (Tussilago farfara) izango da, eztul-belar hostoa. Izan ere, eztula entzuten hasi garen sasoian gaude. Eztula egiteko gogoa etortzea da saio hau egiterakoan izaten dugun beldurrik handienetakoa eta karamelua aldamenean izaten dugu; ez baita... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta dabilzkigulako azkenaldian. Gure artean aurre zaintza egitea ohitura zabaldua... [+]
Gaurko sendabelarra erromeroa (Rosmarinus officinalis) da, gure artean mendeak daramatzan sendabelarra. Jatorriz isurialde mediterranearrean jaiotzen da baina Erdi Arotik geureganatua daukagu Lamiaceae familiako sendabelar hau.
Balio anitzeko sendabelarra da, odol zirkulazioa... [+]
Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian.
Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko landareak, fosilek ematen duten... [+]
Bada urtebete udazkeneko bederatziurrenak nola egin artikulua idatzi nuela eta berriz ere urtaroak eskatzen digun lanaz idatzi beharra daukat. Izan ere, gibel garbiketa egiteko sasoia dugula esanez publikazio dezente ari naiz ikusten sare sozialetan eta kezka eragin dit. Orain... [+]