Armagintza negozioa

NATOko estatukideek, Aliantza Atlantikoko zuzendaritzak hala aginduta, Defentsako aurrekontuak nabarmen handitu behar izan dituzte, baita armak bidali ere erakundeak esandako gatazka-lekuetara. Aurrekontu igoera horiei esker, Euskal Herriko armagintza enpresak are gehiago ari dira aberasten: SAPA, Sener, ITP Aero eta Aernnova dira horietako batzuk.

Jokin Aperribay Espainiako Estatuko armagintza enpresa handienaren administrazio kontseiluan sartu da

INDRA enpresaren kontseiluan eserlekua lortu du Real Sociedad futbol taldeko presidenteak, SAPA Taldearen ordezkari bezala. Espainiako armagintzaren sektorean hautsak harrotzen ari den estatu mailako operazio baten parte da mugimendu hori.


2017-09-25 | Estitxu Eizagirre
Espainiako Gobernuak ustelkeria kasuen ondorioz desegitea erabaki duen Defex enpresaren zati dira Sapa eta Alfa Lan

Irailaren 22an onartu du Gobernuak Defex enpresa publiko-pribatua desegitea eta likidatzea. 45 urtean armamentuak esportatzen aritu da eta arma enpresei atzerriko gobernuekin negoziaketetan laguntzen. Ustelkeria kasuek ekarri dute Gobernuak desegiteko erabakia hartzea. Ibon... [+]


2017-09-05 | Estitxu Eizagirre
Sirian erasoan ari diren hegazkinak euskal enpresek ere eginak dira

Siriako gerran erabiltzen ari diren Eurofighter erasorako hegazkinaren zati batzuk Euskal Herriko Itp, Aernnova eta Sener enpresek egiten dituzte. Leopardo gudarako orgaren zati batzuk Sapak egiten ditu.