Aurten bost urte beteko dituen Pantx Records kolektiboko kide dira Beñat Gabiña Ñeko eta Borja Goñi. Jamaikar doinu zaharrekiko zaletasunak batzen dituen hainbat pertsonak abiatutako proiektu hura haziz joan da denbora igaro ahala, eta musika estudioa, selektoreak, liburuak nahiz fanzineak dira enbor hartatik jaiotako adarretako batzuk. Ez direnez geldirik egotekoak, martxoaren 12rako Kaskamotz Azoka Txikia antolatu dute Errondoko Auzo Etxean.
Horrela dira gauzak nazioarteko agenda mediatikoan: urtetan ahaztuta egon da Bob Marley eta halako batean, nonahi ikusten hasten zara. Zergatik? Ba Netflixek estreinatu duen dokumental batengatik: Who Shot the Sheriff? lanean aztertzen da zer geratu 1976ko abenduaren 3an, zazpi... [+]