Ikastetaz abokatua, aktibista nekaezina da Tarana Karim. Azerbaijanen jaio zen eta Hernialden bizi da duela urte batzuetatik. Inor Ez Da Ilegala proiektuaren baitan, emakume migratzaileek Euskal Herrian jasaten dituzten biolentziez mintzatu zaigu. Bideoaz gain, solasaldia podcast formatuan ere entzun dezakezue lotura honetan.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Puska dezagun izotza solasaldi zikloaCOVIDak elikadura zaintzeko dugun moduan ekarritako aldaketez, agroekologiaren egoeraz eta aurrera begirako erronkez mintzatu dira Mikela Untsain Azkaineko erlezaina, Ane Gorosabel bergarako ortuzaina eta Miren Saiz Getxokoa, Bizilur elkarteko kidea. Hirurak dira agroekologia... [+]
Migratzaileek pandemia garaian bizi dituzten zailtasunez, paperik ez izateak duen eraginaz eta zaurgarrienak jomugan dituen lege eta politikez aritu da Bouba Diouf: “Giza eskubideek denaren gainetik egon beharko lukete”. Bilboko kale saltzaile senegaldarren Mbolo... [+]
Jakoba Errekondok hitzaldi honetan azaldu du ilargiaren zikloa ezberdin ikusten dugula euskaldunok eta kultura latindarrek: euskal kulturan bi fase ditu ilargiaren zikloak, kultura latindarretan lau. Errekondoren aburuz, lehen egutegiak egiteari ekin zioten bertako eliz-gizonak... [+]
COVID19ak eta ingurumenak duten harreman estua, biodibertsitatearen gainbehera, eta Euskal Herrian dugun ingurumenaren ezagutza. “Etorkizunera begira, zergatik bultzatu beharko genuke ezagutza hori?”. Gako horiek jaso ditu bere hitzaldian Iñaki Sanz-Azkuek,... [+]
Urte gogorra izan da ARGIA egiten dugunontzat ere. Historiaren gurpila azkartzen sentitu dugu eta lurralde ezezagunera garamatzan fenomeno erraldoi hau periodistikoki jorratzen galtza bete lan izan dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu kazetaritza independentea egiteko aukera badugu,... [+]