PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
PSE-EEko lehendakarigai Eneko Anduezari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratian eta bere "konfiantza" adierazi dio Ertzaintzari azken asteotan eragin dituen karga eta zaurituen harira.
Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]
Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.
Arlo soziokulturalerako teknikari batek bere lanaldi erdia euskararekin lotutako gaiei eskaintzen dizkio, euskara teknikaria izan gabe. Amurrion euskararen normalizaziorako giza baliabideak "nahikoak" ez direnez, euskara teknikaria behar dela aldarrikatu du Aiaraldeako... [+]
Espainiako Etxebizitza Legearen aurkako helegitea aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, EAEren eskumenak "urratu" dituelakoan. PSE-EEko sailburuak erabakiaren kontra agertu dira.
EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]
EH Bilduk eskuratu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozik gehien: 120.578 bozekin, 22 batzarkide lortu ditu, 2019ko hauteskundeetan baino 5 gehiago. EAJk, PSE-EEk eta Podemosek behera egin dute: EAJk 17 batzarkide lortu ditu, aurrekoan baino 3 gutxiago. PSE-EEk 7 batzarkide... [+]
EH Bilduk baino boto gutxi batzuk gehiago lortuta irabazi du EAJk Araban foru hauteskundeetan, eta eserlekuei dagokionez, bat gehiago besterik ez lukete lortuko jeltzaleek EH Bilduk baino, behin betiko azken emaitzen faltan. PPk eserleku bat irabaziko luke, eta PSEk eta... [+]
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia bere alderdikideez inguratuta agertu da jendaurrean udal eta foru hauteskundeen balorazioa egiteko. Eskerrak eman dizkie alderdi sozialistari botoa eman dioten herritar guztiei, “zuei esker modu eztabaidaezinean jarraitzen dugu... [+]