Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka. Hauteskunde-programak erretzeko paperaren parekoak dira jada; pare bat bileretako zupadetan desagertzen dira: “A-rekin akordioa erdiesteko gure proposamen batzuk alde batera utzi behar izan ditugu…”. Nork gehiago emango, nork gehiago urardotu agindutakoa... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
PP-EAJ akordioaEuskal gizartearen eskubideak “kanbio-moneta” bezala erabiltzea leporatu dio Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak EAJri.
Espainiako Gobernuak eta EAJk kupoaren inguruan sinatu duten akordioa positibotzat hartu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “EAEren eta gainontzeko erkidegoen arteko adostasunean oinarritutako autogobernuaren aldeko apustua indartzen duelako”.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du kupoa “herri-perspektibarekin” defendatu beharko litzatekeela, ez bi alderdiren artean. PPren “politika ustelak” babestea egotzi die jeltzaleei.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak kupoari buruzko akordioa adostu dute datozen bost urteetarako. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek 2021era arte dute finkatua urtero Espainiako Gobernuari ordaindu beharko diotena.