Ikusiko zenituen sareetan jo eta su eztabaidan. Beharbada, izan duzu haiekin ika-mikarik ere. Edo agian zu zara haietako bat. Lasai, ez da ezer gertatzen. COVID-19aren krisiak eta Ukrainako gerrak iritzi publikoa astindu dute eta lehen ez bezalako protagonismoa hartu dute, batetik, birusaren existentzia ukatu dutenek; eta bestetik, gerrari buruzko Errusiaren ikuspegia defendatu dutenek. “Erreferentziazko talde negatibo” gisa funtzionatu dute ikuspegi minoritario horiek bere egin... [+]