Musikaren industriari kritika egin, eta laguntasunaren garrantzia azpimarratu dute Anne Lukin eta Maren musikariek Acostumbrarme kantuaren bidez.
Negu-usaina nabari da Gasteizen. Aire hotza, aire freskoa eta, batik bat, aire berria. Montaukek bigarren diskoa argitaratu du, Geruzak. Beñat Goitiak geruza askoz betetako lan hotz eta trinkoa dela dio. Igartzen da, eta badakigu: iritsi da negua.
Zazpi kantako lan bat, aurrekoaren aldean trinkoagoa dirudiena, disko osoak eduki behar zuen tonua argi daukan talde baten emaitza. Garapen luzeak dira Montauken etxeko marka, Geruzak-eko kanta pare bat besterik ez daude bost minututik behera.
Iluna. Euria jaits ahala kanpoan. Jendeak jauzika alde orotatik. Oihuka. Begiak tauladako mugimenduetan josiak. Gitarra zafraldi bikoitza eta hor hasten da Juan Carlos Perez kantan: hemen gaude ta poztutzen naiz... erretzen genuen orduan eta bata bestearen kontra tinkatuz,... [+]
Datorren urtean beteko ditu hamar urte Usopop jaialdiak. Lagun artean sortu zuten, kalitatezko musika eta tratu humanoa erdigunean jarriz. Urtero saiatu dira gauza berriak probatzen, tokiekin esperimentatzen, baina tamainari eutsiz. Txikia da Usopop eta txiki nahi dutela diote... [+]
Amaren alzheimerra zela-eta, goizero harekin ibilaldia egiten hasi zen Andoni Tolosa ‘Morau’ kantagile hernaniarra. Saio bakoitzean argazkia egin eta Egunsentiak alperrentzat izenarekin sarean zabaltzea erabaki zuen gero. Izen bera eman dio ama zaintzen bizi eta... [+]