Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
PoloniaLangile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]
Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.
PiS alderdi ultrakontserbadoreko Andrzej Duda presidenteak iragarri du haren alderdiko hautagaiari aginduko diola gobernua osatzea, boto gehien jaso dituelako. Halere, ez du nahikoa izango gobernatzeko, eta aldaketa letorke Poloniako Gobernura. Azken urteetako bilakaera ikusita,... [+]
Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.
"Pablo Gonzálezen erabateko babesgabetasun egoerak asko kezkatzen gaitu; oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen zaizkio". Hamalau eurodiputatuk (sozialdemokrata, berde eta ezkerrekoek) gutuna helarazi diote Poloniako Justizia ministro Zbigniew Zobrori... [+]
2022ko otsailaren 28an Polonian atxilotu zutenetik espetxean jarraitzen du kazetariak. Poloniar, espainiar eta euskal agintariei “kasua argitzeko” eskatu diete senitartekoek, baina salatu dute ez dutela “erantzun zehatzik” jaso. Borrokatzen eta... [+]
Hamasei hilabete daramatza behin-behinean preso Pablo Gonzalez kazetariak Polonian, eta asteburuan bigarren bisita izan du. Oihana Goiriena bikotekideak helarazi duenez, Gonzalezi larriena iruditzen zaio ezin duela defentsarik prestatu, oraindik ez diotelako akusazio zehatzik... [+]
Zbigniew Rau Poloniako Atzerri ministroak prentsaurreko batean egindako galderei erantzunez esan du euskal kazetariari egozten zaizkion karguak "oso larriak" direla, baina ez du aditzera eman zer den zehazki egozten zaiona. Gonzálezek 2022ko otsailetik darama... [+]
Ghettoko eguneroko bizitzaren kontakizuna jasotzen ibili zen hainbat zientzialari, historialari, marrazkilari eta errabinoz osaturiko talde bat, eta dokumentazio guztia latorrizko hamar kaxatan eta hiru esne marmitatan ezkutatu zuten.