Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko mobilizazioa egin dute lagun ugarik polizia-etxe aurrean, elkartasuna ez dela delitua aldarrikatzeko. Arratsaldean askatu dituzte, baina, Berria-k jakitera eman duenez, Baionako auzitegiko epailearen aitzinera agertu beharko... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Polizia kontrolakBi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]
Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]
Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.
Migrante eta iheslari guztientzat bide seguruak eta erregulazioa eskatu dituzte Trintxerpe eta Donostia batu dituen Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. martxak.
Pairatu jazarpen hau dela eta, haien "harridura" eta "mina" nabarmendu dute Etorkinekin elkartasun sarekoek. Migratzaileak laguntzen segituko dutela argi utzi du Ipar Euskal Herriko kolektiboak.
"Terroristen mehatxuak izugarri handia izaten segitzen duelako", Frantziak dituen muga administratiboek hetsirik segituko dute gutxienez apirilaren 30a arte. Bidean dabiltzan etorkinei traba arriskutsu hau inposatzen segitzen du beraz Frantziako Gobernuak.
Urriaren 12an Ziburun trenak atzemandako lau lagunetatik bakarra atera da bizirik. Polizia judizialari zehaztu dio poliziaren kontrolak saihesteko zirela trenbidean.
Hego eta Ipar Euskal Herri arteko mugan, trenbide bazterretan, gauean… migratzaileen harrapaketan polizien kontrolak asko areagotu direla eta pertsona horien kontra Frantziako Polizia bidegabeki jokatzen ari dela salatu du hainbat elkartek: “Errefuxiatuen eskubideak... [+]
Irun eta Hendaia arteko mugen hestearekin, Afrikatik heldu migranteentzat bereziki gaitz da mugaren zeharkatzea.
EH Bai koalizioak deiturik, berrehun bat lagun elkartu ziren larunbatean Saran eta Hendaian, Frantziako Gobernuak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko errepide batzuk hetsi izana salatzeko.