Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko txoko askotako programazioak.
Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]
Ehunka lagunek igande goizaldean jazotako talde bortxaketa salatu eta erasoa pairatu duen emakume gazteari elkartasuna adierazi diote.
Bart izandako istiluetan atxilotu zituen Ertzaintzak, desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egotziz. Atzo hasi ziren Plentziako ez-festak.
Isuskitzako Herri Lurrak liburua altxor natural baten berreskurapenaren azken urratsa da; 2016an hasi zen ibilbidearen bilduma, hain zuzen ere. Bertan, Plentziako Herri Lurrak Elkarteak orain arte egindako lana azaltzeaz gain, Isuskitzako herri-lurren historia, bilakaera,... [+]
Asteburuan hainbat ekimen burutu dituzte euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatzeko Euskal Herriko hondartza eta urtegietan. Irudietan, Plentzian egindako Itsas Martxaren VIII. edizioa eta Arabako Uribarri Ganboako urtegian egindako mobilizazioa.
Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun... [+]
Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak.
Lehen abisua jaso eta bost hilabetera, Arpillaoko lokaletan egoitza zuten elkarteek lokalak uzteko dekretua bete behar izan dute.
Segurtasun-arrazoiak argudiatuta, Plentziako Udalak Arpillaoko lokalak eta eraikina behin betiko itxi eta bertako jarduerek jarraitzea debekatu du. Han batzen diren elkarteek adierazi dute erabakia ez zaiela iruditzen "ez etikoa, ez bidezkoa, ezta morala ere".
Plentziako merkatuan parte hartzen duten laborariak Udalaren baimenik gabe sartu ziren zapatuan hiltegi zaharrean. Gabriela Frances lemoiztarrak azaldu duenez, martxoan Udalak lokal publiko denak itxi behar izan zituen pandemiari aurre egiteko babes-neurri gisa; ordutik, azoka... [+]