2020-04-03 13:48

Sinatzaile nagusiak: Maria Fuentes Rodriguez, Oihana Barrenechea Arribillaga, Sara Arin Sukia medikuntzako 6. mailako ikasleak eta Iker Corres Martin erizaintzako 4. mailako ikaslea

Latzak dira bizi dugun osasun krisia gure inguruan eragiten ari den ondorioak eta oraingoan medikuntzako eta erizaintzako azken urteko kideok bete-betean jo gaitu. Orain dela hilabete, gure graduko azken ikasturte osoa hartzen duten praktikak bertan behera utzi zituzten, koronabirus berriaren kutsakortasuna murrizte aldera. Ondorioz, etxean geratu ginen, ikasturtea nola amaituko genuenaren informaziorik jaso gabe, harik eta martxoaren 15ean Espainiako Gobernuak ikasleen kontratazioak onartzeko aukera adierazi zuten arte.

Matxoaren 27an dekanoaren mezu bat heldu zitzaigun kurtsoa amaitu ahal izateko eta egin gabeko praktiken kredituak baliozkotzeko alternatibaren bat garatuko zutela esanez. Apirilaren 1ean, dekanotzatik berriz ere mezua heldu zitzaigun. Bertan, Apirilak 2ko 14:00etarako konbalidatzeko aukeren artean erabaki behar genuela zioen: “borondatezko” lan kontratu bat edo zehaztu gabeko alternatiba bat.

Lan eskaintzari dagokionez,  hilabeteko kontratua izango litzateke, luzatzeko aukerarekin eta gutxieneko soldataren truke (950€ lanaldi osoa egitekotan). Gainerako baldintzak (zer lan egingo dugun, zer ordutegitan, gauean edo asteburuan lan egiteagatik gehigarririk jasoko dugun, zer babes baliabide edukiko ditugun... ) airean geratzen dira, Osakidetzaren borondate onean sinestea beste aukerarik ez dugularik. Aurrekariak ordea ez dira lasai egoteko modukoak. Gasteizko erizaintzako kideak  martxoaren 23an hasi ziren call center-etan lan administratiboa egiten. Goiz, arratsalde zein gaueko lanaldietan eta oraindik kontraturik eta soldatarik gabe daude. Badirudi, baldintza kaxkarrenetan lan egiteko aukera luzatu digula EHUk, egungo egoeran lan egiteak suposatzen duen arrisku gehigarria guztiz alboratuz.

Argi geratzen da, pandemiaren aurrean ikasleok gure ekarpena egiteko dugun prestutasuna baliatuz, EHUk miseriazko baldintzak dituen lan eskaintza bat onartzera bultzatu gaituela. Eta hori ez egitekotan, edukiko genukeen beste alternatibarik mahai gainean ez dagoenez, kurtsoa amaitzearen gaineko ziurgabetasuna onartzea beste aukerarik ez genuke. Dirudienez, EHUrentzat ikasleak baino eskulan merkea besterik ez gara.

Honegatik guztiagatik, UIBrekin, Unibertsitateko Indar Batasunarekin, elkarlana abiatu dugu  EHUri egoera honen kudeaketa egokitzeko exijentziak luzatuz. Hasteko, ezinbestekoa da lan kontratua aukeratzerako orduan beste alternatiba zehatz bat edukitzea. Bestetik, dekanotzak esan zuen bezala, praktika klinikoak birtualki ordezkatzeko aukerarik ez dagoenez, ikasturtea gainditzeko 6 hilabetez burututako praktiken batez besteko nota eta GRALa soilik kontuan hartzea eskatzen dugu, eta gainera, GRALa eta ECOEa egiteko baldintzak gure oniritziarekin erabakitzea, gure beharretara moldatzen direla ziurtatuz. Konfinamendua maiatza baino lehen amaitzen bada, alternatiba aukeratu duten kideek praktiken ohiko ordutegia jarraitu beharko lukete, galdutako orduak errekuperatzera behartu gabe. Lan eskaintzari dagokionez, ezarri zaizkigun lan baldintzak guztiz zehaztu eta helaraztea exijitzen dugu, bai eta orain arte proposatu zaizkigunak hobetzea, are eta gehiago egungo egoerak duen arrisku gehigarria kontuan izanik.

Larrialdi egoera honen aurrean gure kolaboratzeko nahian berresten gara, baina ezin ditugu onartu inpunitate osoz ezartzen dabiltzan miseriazko lan baldintzak. Osasun krisi batetik haratago doan egoera honetan, lan baldintza gordinetan lanean ari diren kideei elkartasuna adierazi nahi diegu. Miseriaren aurrean beraz, egia mahai-gaineratzea eta antolatzea dagokigu.

Gainerako sinatzaileak

Erizaintza 4. mailako ikasleak 

  1. Markel Alberdi Madariaga
  2. Iker Corres Martin
  3. Nahia Ying Larrinaga Otxoa de Retana
  4. Maider Lezertua Lorente
  5. Ainhoa Sierra Cervero
  6. Janire Balanzategui Olaso
  7. Izarra Otiñano Martín
  8. Ane Arroyo Gutierrez
  9. Sara Díaz García
  10. Izaro Telleria Egia
  11. Ainhoa Jauregi Rilo
  12. Deiene Varona Ateka
  13. Osane Orue Gallarzagoitia
  14. Olatz Santiago Atutxa
  15. Sara Brizuela Clinch
  16. Beñat Izquierdo Granadero
  17. Miriam Sobrado Mora
  18. Amaia Fernandez Salado
  19. Xabier Aizpuru Martínez de Marigorta
  20. Ane Ibañez Llanas
  21. Jone Izagirre Ogiza
  22. Jon Gallego Flores
  23. Angela Velasco Catalá
  24. Ainara Cortés Corral
  25. Olate Erize Gardoki
  26. Jone Izaga Larrabe
  27. Paula Gil Requejo
  28. Nekane De la Hera Martin
  29. Joseba de Valles Fernández
  30. Saioa Merino Muñoz
  31. Julene Elguea Amuriza
  32. Irati Ijalba Rio
  33. Maider Barron Monteagudo
  34. Tamara Palacios Ordoñez
  35. Naia Rodriguez Urresti
  36. Maria Sobrado Gonzalez
  37. Ane Laraudogoitia Ortueta
  38. Olaia Garro Pardo
  39. Lydia Setien Santibañez
  40. Carlota Gomez Hernaiz
  41. Claudia García Acedo
  42. Paula Guerra Ruiz
  43. Cristina Lopez Incera
  44. Sonsoles Pacheco Larrucea
  45. Asier Zalbide Losa
  46. Andrea Sanchez Orive
  47. Naroa Martinez Egizabal 
  48. Sonia Manzoor XX
  49. Itziar Berruezo Vizcaíno
  50. Begoña Sanromá Márquez
  51. Damaris Garcia Ayala
  52. Amaia Gallardo Beitia
  53. Ariane Gomez Lopez
  54. Sheila Quintela Fidalgo
  55. Silvia Elias Arrieta
  56. Ane Olabarrieta Errasti
  57. Leire Oyarzabal García
  58. Lucía Herrero Garamendi
  59. Iñigo Martino Gómez
  60. Sara Bartolomé Hidalgo
  61. Raúl Ibargüen Montero
  62. Lorena Sanz Gómez
  63. Aisha kerdie Bilbao
  64. Pablo Fiat Sarasola
  65. Nerea Martin Caballero
  66. Irati Pérez Pérez
  67. Ainhoa Pesado Algar
  68. Unai Rodrigo Murguia
  69. Jon Cruz Garcia
  70. Unai Granado Molinero
  71. Josu Sabugal Caballero
  72. Lander Muñoz Conde
  73. Julen Molinilla Estéfano
  74. Christian Fernandez Montes
  75. Celia Gómez Martínez
  76. Oihane Galicia Martínez
  77. Oihane Cearra Fernández
  78. Sofía Gómez Castresana
  79. Mar Sanz de Diego
  80. Malen Ezeiza Zapiain
  81. Olatz Urtiaga Pérez
  82. Sara Molano Fernandez
  83. Maialen Telleria Garmendia
  84. Amaia Agirre Ibarguren
  85. Asier Urteaga Agirretxe

Medikuntzako ikasleak6. maila 

  1. Marta Fantova Barrena
  2. Iñaki Gabika Unamuno
  3. Jone merino zamalloa
  4. Ane Gabilondo Loizate
  5. Ane Mujika Agirre
  6. Xabier Gurutzeaga Peleato
  7. Ainhoa Uranga Eizagirre
  8. Eneko Cabezuelo Markaide
  9. Oihane Iñarra Arozena
  10. Nerea Romero Betelu
  11. Nerea Agirre Zulaika
  12. Hodei Noble Irurueta
  13. Asier Rodríguez Legorburu
  14. Mariñe Zeberio
  15. Cristina Vázquez
  16. Uxue Agirregoitia
  17. Jorge Gutiérrez Sáenz de Santa María
  18. Naroa Amondarain
  19. Jose Antonio Blanco
  20. Eider Gómez,
  21. Oier Solaguren
  22. Nadyne Melgarejo
  23. Lorea Herran
  24. Asier Macía
  25. Raquel Villaverde
  26. Mikel Mañas
  27. Peio Molinuevo
Unibertsitateko Indar Batasuna unibertsitateko langile sektore (ikasle, irakasle, ikerlari, garbitzaile etab.) ezberdinen interesak defendatzeko antolakuntza tresna da. Horretarako sektore horien indarrak biltzea bilatzen du, bakoitzaren borrokari erantzun bateratu bat emateko.