2022-10-05 07:12

Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dugu jardunaldi hau Eibarren, urriaren 19an.

Gogoeta sakon bat egitea ezinbestekoa dugu, euskararen normalizazioa helburu.

Paradigma aldaketen garaian bizi gara eta egoera berri horietara egokitzeko gaitasuna izateak berebiziko garrantzia izango du. XX. mende amaierako egoerari begira sortutako hizkuntza politikek ez dute seguruenik errealitate berri horri erantzuteko ahalmenik. Gelditu eta ingurura begiratzeko garaia dugu euskararen normalizazio prozesuan, sistemikoak eta egiturazkoak diren eraldaketez ohartzeko eta prospektiboki sakontzeko errealitate horren aurrean euskal botere politikoek (euskal erakundeek) nola jokatu behar duten. XXI. mendeko eta menderako euskararen normalizazio bideetan, aztertu beharra dago botere politikoa nola eta zertarako baliatu euskararen normalkuntza osoa erdiesteko.

Egitaraua eta matrikula

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
UEU
UEU, Udako Euskal Unibertsitatea lukuru asmorik gabeko kultur elkartea da, zeinaren helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea den. Euskara eta unibertsitatea uztartzeko bide horretan, ikastaroak, graduondokoak, aldizkari espezializatuak, jardunaldiak, mintegiak, testu-liburuak, on-line proiektuak eta abar antolatzen ditu.