XVI. Koldo Mitxelena bekara aurkezteko azken egunak dira hauek. Errenteriako Udalak, UEUren laguntzaz, Koldo Mitxelena bekaren deialdi berri bat argitaratu du.
Zenbatekoa: 15.000 euro.
Gaia: LGTBI+
Iraupena: Beka esleitzen den unetik 18 hilabete
Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea: azaroaren 15a
UEU, Udako Euskal Unibertsitatea lukuru asmorik gabeko kultur elkartea da, zeinaren helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea den. Euskara eta unibertsitatea uztartzeko bide horretan, ikastaroak, graduondokoak, aldizkari espezializatuak, jardunaldiak, mintegiak, testu-liburuak, on-line proiektuak eta abar antolatzen ditu.