2022-10-24 07:59

Azaroaren 24 eta 25ean Errenteriako Badalaben egingo dugun ekitaldiari hackathoi edo lan saio kolaboratiborako topaketa forma emango diogu, hacker tradiziotik edanez baina Humanitate Digitalen izpirituari jarraituz herritargo zabalagoari luzatuz parte hartzeko gonbidapena.

HDGunearen lehen hackathoi honetarako Antoni Olivé irakasle eta idazleak proposatutako Panglós-aren kontzeptua problematizatzea proposatzen dugu, teknologia eta gizartearen binomioari hizkuntza “automatikoen” aukera eta arriskuen begiradatik ekiteko.

Hackathoiaren planteamendua teknologia, berrikuntza eta komunitatearen erpinak elkar-harremanean pentsatu, problematizatu eta gureganatzea da, hiru ibilbide ezberdindu baina osagarritatik.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute Badalabek, Errenteriako udalak eta UEUk.

Informazio gehiago eta matrikula egiteko, HEMEN.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
UEU
UEU, Udako Euskal Unibertsitatea lukuru asmorik gabeko kultur elkartea da, zeinaren helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea den. Euskara eta unibertsitatea uztartzeko bide horretan, ikastaroak, graduondokoak, aldizkari espezializatuak, jardunaldiak, mintegiak, testu-liburuak, on-line proiektuak eta abar antolatzen ditu.