2020-07-19 10:59

2020 urte hasieran sartu gara. Azken hamarkadak Donostiako auzoen berregituratze itzela ekarri digu. Hor dugu eta bortitz dator, betikotasuneko aldaketa.

“Hotel gehiago ez” kolektiboa sortu genuen, parte zaharrean turismogintzak eraisten duen bizigiroari erantzuten parte hartuz, suntsitzaileen oztopo saiakeretan, eraitsitakoari berreskuratze bide zidorrak elikatzeko. Auzotarrei auzoak lapurtzen diren auzo hauetan auzoari hitza emateko garaia etorri da.

Hasiera, Turismogintza industriaren nondik norakoen ulertzeko laguntzen gaituzten analisiei dedikatuko dugu. Lehen alean, Valentziako antropologo den Pau Caparrós Gironés-en hitzak itzuli ditugu. Rodolphe Christin idazlearen liburuaren laburpen bat eskaintzen digu. Liburuaren mamia Turismogintza bera da.
Fanzinaren gorputza, turismogintzaren bizipenen bi elkarrizketek eratuko dute. Lehen elkarrizketan, hamarkadetan auzo berdinean bizitako biztanle izandakoari hitza eman diogu, azken urte honetan famili osoak auzotik joan behar izan du. Egoera hau, ehundaka donostiarrei gertatzen ari zaien egoera da. Parte zaharrean ere, auzotar asko kanporatuak izan dira eta kanporatuak izaten segituko dute. Bakoitzak desberdinki bizi du egoera. Auzotar bakoitzak berea berera biziko duelakoan turismogintzaren bizipenen hitzak biltzen segituko dugu (biztanle, langile, itxitako denda, arrantzale ohi, bretxako merkatuko baserritar etab.ekin elkartuz). Hurbilduko gatzaizue zuen hitzak biltzeko, turismogintzak lapurtu diguna gorpuzteko. Bigarren elkarrizketa, aterpetxe bateko langile bati egin diogu.

Bertsolari lagun bat gonbidatu dugu lehen elkarrizketako bizipenei oihartzun egitera. Elkarrizketa gaitzat harturik modu librean bertsoa idatzi digu.

Betirako aldaketa ekartzen digun industria honek, kolpe anitzak bideratzen ditu. Gure eguneroko erantzunei erakuslehioa emango diegu kolektibo desberdinei hitza hartzeko bide emanez. Auzo desberdinetan hainbat gudu leku sortu dira. Pil pilean dago eta entzungo zenuten “heterofriendly” hotel berri bat sortu dutela easo inguruan. Kolektibo trans-boiera-marika bat elkartzen ari da eraso honi erantzuteko. Lehen ale honentzat kolektibo honek hitzartzea egin eta kolaxe sorkuntzekin ausnarketetara gonbidatzen gaitu.

Bestalde, hainbat debate sortzen dituen gaia: eserlekutan, harresietan, hormetan agertzen dira letra txiki, ertain edota handiz “turist go home” hitzak, umeak kantuz dabiltza hitz hauekin gure kaleetan. Lagun batek azaldu digu hitz hauen erabilpenen zergatia.

Idatziak eta inpresioak ilustrazioekin elikatu ditugu, Azalean dugu hemendik 30 urtetan aurki genezaken auzoa. Marrazkilari lagunek turismogintzak sortzen dien sentipenak irudikatu dizkigute.

Jolas moduan, auzotarrak ibili zaizkigu parte zaharreko zurrumurruak kontatzen. Baina serioski ere, parte zaharrean hainbat ekimen kolektibo gertatu direlakoan; igorria izan zaigu ekimenen berri.

Azkenik, arkitekto lan talde batek mapeoa eskaini digu: Bertan agertzen zaigu zenbateraino eroso sentitzen garen kaleetan, gu bertako moduan, eta turista, gure kolono berri hura…ezetz asmatu? Tatxan! Ez ditugu ber erosotasun guneak! Mapeoak ondo erakusten digu zer galdu dugun ta zer berriz irabazteke.

Elkar-indartuz, aurreranzko bideak egiteke ditugu. Segi dezagun horrela, Turista Hiria denen tresna izan dadila.

Hitza partekatzeko, modu egokia izan litzatekelakoan, idatzi hauek auzoan doain zabaltzearen idei heroa euki dugu. Dena guk-geuk/era autogestionatuan egin arren, papera dugun materia primario horrek kostu handia du (tailer aurkezpen afariak egingo ditugu, gastuak ordaintzeko).

Lehen alerako mila inprimitu ditugu auzoko eraikin bakoitzean bat egoteko. Bakarra dago zure eraikinean. Zure buzoian iritsi bada, irakurtzeko behar duzun denbora hartu eta irakurri orduko pasaiozu bizilagunari. Eskuz esku pasa dadila auzotarren hitza. Edozertarako (idei partekatze, komentario, gogo…) Turistahiria lantaldeari idatzi: turistahiria@riseup.net

Irakurketa on eta hurrengo ale arte!

TURISTA HIRIA fanzina: “Hotel gehiago ez” kolektiboa, Donostiako parte zaharrean turismogintzak eraitsitakoari berreskuratze bide zidorrak elikatzeko sortu genuen. Auzotarrei auzoak lapurtzen diren auzo hauetan auzoari hitza emateko garaia etorri da. Hortara dator Turista Hiria fanzina. Irakurketa on! Komentarioetarako ez duda eta honera idatzi: turistahiria@riseup.net