2020-07-19 11:31

Errepikatzeaz kasi aspertu garen baino gaurkoan ere abiapuntu gisa botako duguna: transmaribollo mugimenduaren helburua ez dela armairutik atera, benetako zu hori topatu eta nahi duzunarekin ligatuta ordena heterosexualaren koadrila inklusiboan batzea.

Orientazioaz ari bagera, posizionamendu politikoaz, koordenada batzuez ari garelako da. Familia Estatua Jabetza Kapitala Patriarkatua GURE ZURITASUNA eta Indibidualismoa-ren  terrenoan askotariko desobedientziaz ari gara Desira eta orientazioaren diskurtso despolitizatua,  apropos heldu eta berresanahitzen dugunean.

Adibidez, Donostiaren  turistifikazioan laguntzen duen pareko hotela, homosexuala den polizia bezain patetikoa iruditzen zaigu. Akumulazioaren eta estatuaren proiektu historikoari heldu dieten zapaltzailearen desira reproduzituz. Hortaz garrantzitsua iruditzen zaigu, lehen esan bezala despolitizatua den desira hau neoliberalismo eta pluralismo demokratikoaren baitan ulertzea. Eta gogoraraztea borroka askoren oinordeko garela eta itxurazko eskubide baina sobre todo betebehar batzuk edukitzetik harago badagoela zeregina.

Donostia 2016ko biha-aramun txar honetan udaletxeak, elkarbizitza, tolerantzia, kultura, errespetua eta aniztasuna mantra bezela erabili ostean argi geratu da berriz ere kontsentsu hiritarra duten diskurtsoez baliatuta historikoki egin duena burutzeko erabili dituela: merkatuko metrópoli chic bihurtu eta apurka apurka lehen esandako mantrekin kultura bat sortu: Belartza, metroa, Tabakaleran ematen diren persekuzio polizialak, desahuzioak, desalojoak, justifikatutzen duen kultura. elkarbizitza desarrollista hau kontratu sozial eta sexualaren baitan egiten da. zertarako, norena, norentzat?

Hortaz gaurkoan hotel honi GURE mespretxua adieraztera etorri garenean abagunea baliatu nahi dugu lehen esan bezala problematika estrukturalean kokatzeko.Tranparik ez dago, gay-a progresoa da eta hau ofentsiba kapitalista da. Tal kual.

TURISTA HIRIA fanzina: “Hotel gehiago ez” kolektiboa, Donostiako parte zaharrean turismogintzak eraitsitakoari berreskuratze bide zidorrak elikatzeko sortu genuen. Auzotarrei auzoak lapurtzen diren auzo hauetan auzoari hitza emateko garaia etorri da. Hortara dator Turista Hiria fanzina. Irakurketa on! Komentarioetarako ez duda eta honera idatzi: turistahiria@riseup.net