2023-12-26 11:12

Etxebizitza Jardunaldiak izan ditugu TEILA FABRIKAN, 2023ko abenduaren 13 eta 14an. Jardunaldiak auzoan etxebizitzaren inguruan lanean diharduten eragileekin elkarlanean antolatu ditugu, alegia, Egia Bizirik Egiako Auzo Elkartea eta Egiako Etxebizitza Sindikatuarekin elkarlanean, Farapi Koop bidelagun izan dugula. Etxebizitzaren gaia auzotarren artean kezka nagusietako bat dela jakitun, bi eguneko jardunaldi hauetan, etxebizitza eskuratzeko zailtasunaz, eta turistifikazioak eta gentrifikazioak ekartzen dituenaz aritu ginen. Horretarako, Donostiako eragile ezberdinak deitu ditugu baita hainbat aditu ere.

Jardunaldiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren sustapena eta babesa izan dute.

Mahai inguruak ikusi eta entzuteko:

Abenduaren 13ko saio honetan etxebizitzaren sarbidearen inguruan arituko ginen. Hizlariak: Aratz Estonba (Laia abokatuak); Abdoulaye Sarre (SOS Arrazakeria); Ana Rodriguez (Egia Bizirik auzo elkartea); eta Jon Basterra (Saretxe, Gros).

/////////////////////////

Abenduaren 14ko saio honetan gentrifikazioa eta turistifikazioaren bueltan aritu gara. Hizlariak: Iñaki Galdeano arkitektoa; Elena Ramirez (Bizilagunekin plataforma) eta Maddi Caballero (Birunda).

The post “Egian Bizi” etxebizitza jardunaldietako mahaianguruak entzun eta ikusteko aukera appeared first on Teila Fabrika.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara, Donostiako Egia auzoan. Komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!