2024-10-29 13:02

Eskerrik asko zuen ikastetxeetan egun hauetan antolatzen aritu zareten guztioi. Eskerrik asko gaur mobilizatu eta kalera atera zareten guztioi. Ekainean iragarri genuen ikasturte hasiera aurten ez zela normala izango. Ekainean iragarri genuen udazkenean gure ordua izango zela. Eta berriz ere hemen gaude, mobilizatuak, hezkuntza-komunitatearen eskaerei erantzuten ez dien Departamentuari gure haserrea adierazten. Gure irakasle-lana kalitate-bermeekin egiteko behar ditugun tresnak ematea besterik ez dugu eskatzen.

Hau behar dugu, eta hauxe eskatzen dugu:

• Ratioak jaistea hezkuntza-maila guztietan.
• Ez dugu inolaz ere onartuko aurretik eskuratutako eskubideak murriztea, esate baterako, adineko irakasleen lanzama handitzea.
• 2025eko irailerako lan-gainkarga murrizteko neurri eraginkorrak.
• Interinitatearen portzentaia % 8ra jaistea eta ikastetxeetako plantillak egonkortzea.
• Osagarrien bidez erosteko ahalmena berreskuratzeko neurriak, Hezkuntzak eta Funtzio Publikoak horiek gauzatzeko konpromisoa hartuta.

Sindikatuak negoziatzeko prest gaude, beti egon gara. Baina orain, Hezkuntza Departamentuari dagokio proposamen serio bat egitea gure aldarrikapenen inguruan, eta horiek betetzeko konpromisoa hartu eta baita behar den finantziatzioa lortu ere. Familiei eta Nafarroako gizarteari dei egiten diegu gaur arratsaldeko 5etan autobus geltoki zaharrean egingo den manifestaziora batzeko.

Orain behar zaituztegu! Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde

The post Jarraipen zabala izaten ari da Nafarroako hezkuntza publikoko grebak appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.