Eskuhutsik joan dira negoziazio mahaira, ez soldata-taularik, ez hitzarmenik.
Blokeoan mantentzen dira atzerapausu guztiak mantenduz.
22-24 hitzarmenari uko egitea proposatu digute.
Zoritxarrez, gure iragarpenik txarrenak bete dira, eta patronalak esku hutsik joan dira negoziazio-mahaira. Eta ez hori bakarrik, 22-24 hitzarmenari uko egitea proposatu digute (beraien esanetan “nace muerto”), ez sinatu ezer, dena linbo batean utzi eta ekin garai berri bati. . Hilda jaio da, edo hil egin nahi dute? Arduragabekeria haunditzen doa.
Soldatari dagokionez, uko egin diote, berriro ere, GAA-n adostutako eta sinatutako baldintzetan soldata-taulak sinatzeari:
“Hitzarmen honen aplikazio-eremuan dauden langile guztiei honako igoera hauek aplikatuko zaizkie, IV. tituluan jasotako eta aurreko hitzarmenean adostutako soldata-taulei eta soldata-kontzeptuei dagokienez:
2022: % 1,52ko igoera 2023: % 5,44ko igoera 2024: % 8,4ko igoera
2021-2024 aldian metatutako guztizko igoera: % 16”
Egiazta dezakezuenez, sinatutakoa oso argi dagoen arren, uko egiten diote DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako langileei sinatutako ehunekoa aplikatzeari. 2025etik aurrera igoera % 15,47koa izatea nahi dute. 2025ean 2024an baino gutxiago kobratuko lukete.
Igoera ez dute aplikatu nahi tutoretza, dietak eta kilometroak bezalako kontzeptuetan.
Gure ustez, egoera desblokeatzeko modurik onena da gure soldata-taulak aurkeztea GAAn sinatutako ehunekoekin, eta aplikatzea eskatzea. Soldata-taulak erantsi ditugu, soldata-eguneratzeak behar bezala aplikatu diren egiazta dezazuen. Mesedez, zabaldu lankideen artean eta jarri irakasle geletako kortxoetan.
Negoziazio-mahaian salatu dugun beste gai bat izan da KEk ohar batzuk eman izana ikastetxeei 2024ko otsailetik urrira bitartean epaia betetzen ez duten zordunketak ordaintzeko. Epaiak adierazten du zenbateko horiek ez direla atzerapenak eta nominak eguneratzearekin batera ordaindu behar direla.
Gauzak horrela, STEILAS 3 eskaera egin die gaur patronalei:
1.- Adostutako baldintzetan GAA edukiak hitzarmenean txertatzeko.
2.- Inposatu nahi dituzten atzerapausuak (14. Inforria) bertan behera uzteko.
3.- Atzerapenak abenduaren 31 baino lehenago ordaintzeko agindua emateko ikastetxeei eta, STEILASek aurkeztutako soldata-taulak sinatu eta aplikatzeko.
Tamalez, hiru eskaerei muzin egin diete patronalek, “no nos moveremos ni un ápice” esanez.
Azaroaren 11an intersindikal bat izango dugu patronalen arduragabekeria eta utzikeriaren aurrean nola jokatu beharko dugun, baita zelako irtenbideak jorratu ditzakegun patronalek eramaten gaituzten irtenbiderik gabeko ibilbide honetatik irtetzeko.
STEILASetik ez dugu amore emango akordioa aplikatzeko eta hitzarmenean jaso dadin, atzerapausurik gabe eta adostutako baldintzetan, eta abenduaren 31 baino lehen atzerapenak kobratu arte. STEILASek langileen eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren aukera guztiak jorratuko ditu. Borrokan jarrraituko dugu!
The post Inforria 4: patronalek ez dute 2024-2025 hitzarmena sinatu nahi appeared first on Steilas.