Sindikatuek epaia betetzeko, soldatak eguneratzeko, greba amaierako akordioan adostutakoa betetzeko eta hitzarmenean oztoporik jarri gabe txertatzeko eskatzen diete patronalei EAEko Auzitegi Nagusiak eman du epaia.
Bertan epaitegiak berresten ditu azken hilabeteetan sindikatuek defendatu dituzten gai guztiak. Besteak beste, Greba Amaierako Akordioa indarrean dagoela sinatu zen unetik bertatik, hau da 2024ko otsailaren 5etik; patronalek akordioa betetzeko obligazioa dutela, eta finantzaketari baldintzatua ez dagoela ere betetzea; zein patronalek, 2024ko soldatak martxoan ordaintzen hasteko betebeharra izan arren, ez dutela bete.
Horrela, Epaitegiak patronalak kondenatzen ditu 2024an Greba Amaierako Akordioan adostutako taulen araberako soldatak ordaintzera Gizarte Ekimeneko langileei 2024ko martxotik aurrera, hau da, akordioa sinatu eta hurrengo hilabetetik aurrera.
Gogoratu behar da otsailaren 5ean sinatu zela Greba Amaierako Akordioa Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan. Akordioa 14 greba egun eta hainbat mobilizazioei esker sinatu zela eta Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako mahai negoziatzailean ordezkaritza daukaten patronalek eta sindikatu guztiek sinatu zutela. Baita langileek akordioa bete dutela eta greba bertan behera utzi zutela sinatu zen egunetik.
Sindikatuek patronalei eskatzen diete ez dezatela hitzarmenaren sinadura gehiago luzatu. Epaia bete dezatela errekurtsorik
aurkeztu gabe; akordioan jasotzen diren gainerako eduki guztiak ere bete ditzatela betetze epea iristen den heinean, eta mahai
negoziatzailea deitu dezatela greba amaierako akordioan adostutako edukiak hitzarmenean txertatzeko adostutako baldintzetan.
Sindikatuek Gizarte Ekimeneko langileak zoriondu nahi dituzte. Eta akordioa betearazteko beharrezko mobilizazio eta tresna
guztiak aktibatzeko prest daudela adierazten dute.
Euskal Herrian, 2024ko urriaren 30ean
The post EAEko Auzitegi Nagusiak Gizarte Ekimeneko patronalak otsailean sinatutako Greba Amaierako Akordioan adostutako soldatak ordaintzera kondenatu ditu. appeared first on Steilas.