2024-11-14 16:03

2020ko udazkenean hasi zen arren, negoziazio mahaiak ez du aurrera egin gure lan baldintzetan, bai aldiz atzera arlo batzuetan. Hezkuntza Sail berri bat dugu, baina guztiz kontinuista da orain arteko politika pribatizatzaileekin, baita langileen lan baldintzen hobekuntzak blokeatzearekin ere. Horrez gain, negoziaketak eduki errealik gabe jarraitzen du eta erabakiak aldebakarrez hartzen jarraitzen dute. Ezin dugu ahaztu azken urteetan jasandako atzerapausoak, esate baterako, lan-osasun arloan, lizentzia eta baimenetan edo udako oporren kobraketan.

Lan-zama jasanezina da irakasleontzat, burokrazia gora doa etengabe, eta irakasleen lehentasunezko lana egiteko oztopo nagusia da. Ezinbestekoa da hitzarmenean lan zama zein burokrazia arintzeko neurriak txertatzea. Erretiro kontuetan, ezinbestekoa dugu erretiro adina aurreratzea, beste sektore batzuetan bezala.

Eskola publikoan lanean ari garen irakasleok hamarkada bat baino gehiago daramagu eros ahalmena galtzen, 2009tik %20a galdu dugu, hain zuzen ere. Hezkuntza Sailak behin eta berriro esaten digu ez duela borondaterik egoerari konponbide bat emateko. Egun, ikastetxe pribatuetako langileei soldata igo zaie, eta gu beti egongo gara langileen lan baldintzak hobetzearen alde, baina zalantzarik gabe arlo publikoak izan behar du erreferentzia sortzen duena.

Hori horrela, gure unea iritsi da eros-ahalmena berreskuratzeko eta zuen laguntza eskatzen dugu borroka horretan. Beraz, Hezkuntza Sailak negoziazioa erabat blokeatuta duen honetan guretzako funtsezkoak diren aldarriei eutsita (gazte-berritzea, lan-zama eta soldata), beste sindikatuekin batasun sindikala bilatzen gabiltza irakasleen sektorean baldintza hauek hobetzeko mobilizazio sendo bat martxan jartzeko nahiarekin. Espero dugu zuen babesa izatea, izan ohi dugun bezala, borroka honi indartsu ekiteko.

The post 2024ko azaroa: Hezkuntza publikoko irakasleok, mobilizatzeko garaia iritsi da! appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.