2020-05-03 10:04

MAUTHAUSENGO AMICALA-K, BESTE KONTZENTRAZIO EREMUEK, LA ILUSIÓN ELKARTEAK ETA SARE ANTIFAXISTAK KONTZENTRAZIO EREMUETARA DEPORTATU ETA BERTAN ERAHILDAKO GUZTIAK OMENDU NAHI DITUZTE, ETA, BAITA NAZISMOAREN BIKTIMA IZAN ZIREN GUZTIAK ERE. BESTALDE, NAZIEN KONTZENTRAZIO EREMUEN LIBERAZIOAREN 75. URTEMUGA GOGORA EKARRI NAHI DUGU.

Espainiako gobernuak maiatzaren 5a nazio mailako eguna ezarri zuen deportatu, erahildako eta  biktima izan ziren guztiak  omentzeko. Egun horretan lortu zuten Mathausengo eremuaren liberazioa, non bertan Espainiako 7.500 antifaxista errepublikano eduki zituzten preso.

Aurten beteko dira nazien  kontzentrazio eta sarraski  eremu guztien  liberazioaren 75. urtemuga. Beraz, egun egokia da Errepublikaren eta beren idealen alde borrokatu ziren 9.500 gizon-emakume antifaxista haiek omentzeko Izan ere, borroka horrengatik Hitlerrek eta Frankok etsaitzat hartu zituzten eta nazien  kontzentrazio eremuetara deportatuak  izan ziren. Eremu horietan erahildakoak 5.200etik gora izan ziren, nazien ankerkeriagatik, eta, Francoren diktaduraren eta Frantziako Vichy-eko erregimenaren konplizitateei esker.

Aurten beteko dira nazien  kontzentrazio eta sarraski  eremu guztien  liberazioaren 75. urtemuga. Beraz, egun egokia da Errepublikaren eta beren idealen alde borrokatu ziren 9.500 gizon-emakume antifaxista haiek omentzeko Izan ere, borroka horrengatik Hitlerrek eta Frankok etsaitzat hartu zituzten eta nazien  kontzentrazio eremuetara deportatuak  izan ziren. Eremu horietan erahildakoak 5.200etik gora izan ziren, nazien ankerkeriagatik, eta, Francoren diktaduraren eta Frantziako Vichy-eko erregimenaren konplizitateei esker.

Haiek oroitzeko, horrenbeste merezi duten omenaldi honen bidez, gure konpromisoa berretsi nahi dugu, haiek borrokatu ziren balioak gorde eta berauen alde egiteko. Horrela, Mathausen-go eta Buchenwald-eko zinetan jasotako deia gorde nahi dugu, gizon-emakumeok libre, pakean eta senidetasunean bat eginda  egongo garen  mundu batera jotzeko borrokan. Gaur, inoiz ez bezala, zeri erreparatu badugu: munduaren egoera, gizartearen eta ingurumenaren kolapsoa, eskuin muturreko indar politikoen igoera eta ezberdintasunak handitzeari. Eta, oraingo egoerari aurre egteko, garai haietan nazionalitate guztietatik deportatuak izan ziren pertsona haien izpiritua eta jarrerak aldarrikatu behar ditugu, hala nola Espainiako gerran zehar eta nazien kontzentrazio eremuetan ondoren errepublikanoekin batera  borrokatu ziren haienak ere.

Internazionalismo solidario baten bidez bakarrik eraiki ahal izango dugu honako balio errepublikanoetan oinarritutako mundua: askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna. Horrelako munduarekin amets egiten zuten borrokalari antifaxista haiek, Mauthausen, Ravensbruck, Buchenwald, Sachsenhausen... kontzentrazio eremuetatik askatu ondoren.. Baina, ez da hori eraiki den mundua. Aitzitik, 75 urte iragan ondoren, gure begien aurrean dugun mundu hau ezberdintasun eta exklusio prozesu askoren menpe dago. Horregatik, maiatzaren 5ak, oroitzapen eta omenaldi eguna izateaz gain, aldarrikapen eta borroka antifaxista eguna izan behar du. Ilusión Elkartearen, Amical Mauthausen-en eta beste kontzentrazio eremuen aldetik, deportatuak izan ziren haien izenean, eta, senitartekoen, bazkide guztien eta hainbat udal, erakunde,  Red Nunca Más sareari atxikitako hezkuntza zentro eta  Euskal Herriko memoria gordetzeko eta antifaxismoaren aurkako elkarteen izean ere, biktima haiek guztiak omendu nahi ditugu. Eta, era berean, beraien balioak berretsi nahi ditugu gureak ere izan daitezen, 10.000 deportatu eta 5.200 erahil inguru  izan zirenen balioei jarraiki.

Aurtengoan, baina, deportatuak omentzeko ekitaldiak burutzea eragotzi  du COVID-19 delakoak. Ekitaldiak izatekoak ziren kale eta plazetan,  monumentuen aurrean, udalerri askotan egun hauetarako edo aspaldi instalatutako Stolperstine-tan edo memoriaren galtzada-harrietan. Dena den, ez dugu etsiko, haien memoriak eta jarraibideek iraun dezaten luzaroan. Instituzio eta hezkuntza estamentu eta herritar guztien inplikazioarekin lortuko dugu gure lurraldea faxismorik gabeko askatasun eta solidaritate eremua izatea

2020ko maiatzeren 5a

Oharra:
 
Amical-en web orrian kontsulta dezakezu: 
- Datu basea, egunero  eguneratzen dira nazien kontzentrazio eremuetan erahildako 5.200 pertsona horien datuak.
- Mautahusen-go Nazioarteko Komitearen komunikatua, eta, liberazio ekitaldian parte hartzeko gonbidapena. Aurtengo maiatzaren 10ean izango da ekitaldia, 11:00etatik  (a.m.) 12:00etara (p.m) izango da. Liberazio Birtualaren Ekitaldiaren gaineko informazioa honako helbideaan aurkituko duzu:  HYPERLINK http://www.mkoe.at/"www.mkoe.at 

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea