2023-03-05 22:59

Alfredo Cospito: anarkista bat heriotzaren eta italiar Estatuaren zein 41 bis-aren aurkako borrokan

 

Alfredo Cospito anarkista 2022ko urriaren 20tik maiatzatik jasaten ari den isolamendu erregimenaren aurka – 41 bis eztabaidatu eta ankerra-. 140 egundik gorako baraualdiaren ondorioz Alfredok 50 kilo inguru galdu ditu, haren analisien emaitzak kezkagarriak dira, gurpildun aulkian dabil, ez du gorputzeko tenperatura erregulatzerik lortzen eta haren gorputzak jada ez ditu osagarriak onartzen…heriotzari aurre egiten ari zaio.

Haren sailkapenaren aurka Alfredoren abokatuak aurkeztu zuen elegitea aztertu behar duten epaileek ere horretarako zehaztutako data martxoaren 7tik otsailaren 24era aurreratu zuten. Eta Nordio Justizia ministroari eskakizun hauei irtenbide azkar bat emateko eta 41 bisaren aurkako gizagabetasun eta krudelkeria salaketak eztabaidatzeko prozesu bat irekitzeko eskatzen diotenak egunetik egunera gehiago dira. Hala ere bai ministroak bai epaileek eskaerari ezekoa eman diote Alfredori heriotz zigorra ezarriz.

Bitartean Alfredo Milaneko Opera espetxeko medikuntza sailean atxilo jarraitzen du.

2022ko martxoan “Scripta Manent” auziaren harira (2016ean abiatutakoa) Anna Beniamino eta Alfredo Cospito anarkistak hurrenez hurren 16 urte eta 6 hilabetetako eta 18 urtetako zigorrak jaso zituzten, egileek berek %40ko fidagarritasuna ematen dioten froga kaligrafiko batetan eta haien idatzietan oinarrituta. Biei hainbat eraso (nagusiena 2006eko uztailean Fossano-ko (Cuneo) Carabinierien eskolaren aurka burututako erasoa1 ) eta FAI-ko (Federazione Anarchica Informale)2 kideak izatea leporatu zieten.

Fiskaliak, Carabinieriek, eta DIGOS polizia politikoak hedabideen ezinbesteko laguntzarekin, “FAIko buruzagien”kondena saldu nahi zuten eta horretarako nor hobeto aurrretik Genovan 2012/05/07an Ansaldo Nucleare-ko buruzagiari hankan tiro emateagatik zigortutako anarkistak baino. Hoietako batek gainera azken urteotan nazioarteko anarkista insurrrekzionalisten argitalpenetan eta eztabaidetan parte aktiboa izan zuenean!! Eta horixe da Torinoko epaileek eskaini dietena.

2022ko uztailean berriz Erromako Kasazio Gorteak (apelaziorako epaitegi gorena), “Scripta Manent” auziko sententziaren aurka fiskalak zein defentsak aurkeztutako elegiteen gainean erabakitzeko saioan, 2006ko Fossano-ko erasoa “Estatuaren segurtasunaren aurkako sarraski” (italiar Kode Penaleko 285. artikulua) gisa berrizendatu zuen eta auzia Torino-ko epaitegira berbidali zuen Alfredo eta Anaren zigorrak, gogortu aldera, berriro kalkulatu ditzan.

2022ko abenduaren 5ean Torinon zigorrak berkalkulatzeko saioan fiskalak Alfredorentzat “ergastolo ostativoa” edo biziarteko zigor zorrotza eta Anarentzat 29 urtetako zigorrak eskatu zituen. Epaileek eskaera hauek Konstituzioarekin zein giza eskubideekin bateragarriak eta neurrikoak ote diren garbi ez zutenez gaiaren inguruko galdeketa bat Epaitegi Konstituzionalera igorri dute.

2022ko maiatzaren 5ean aurreko Justizia ministroak “Scripta Manent”eko zigorra eta Alfredo Cospito beste auzi batetan sartu izana (“Sibilla”3izenekoa), Alfredo 41 bis bezela ezaguna den isolamendu eta suntsitze erregimenean sartzeko baliatu zuen eta hura Sardiniako uhartean dagoen Bancali-ko espetxera lekualdatu zuen.

Alfredo zein Anna anarkistak izateagatik, botere egituren aurkako erasoa praktikatu eta babestu dutelako, eta bereziki esperatzearen zein errepresioaren gainetik, haien printzipioei muzin egin ez dietelako jazarriak, zigortuak eta kriminalizatuak izan dira. FAIko buruzagiak bezela saldu dizkigute, guztiok dakigunean…epaileak izan ezik antza denez…anarkistok buruzagirik ez dugula eta buruzagitzarik ez dugula onartzen; FAIko ideologo gisa ere seinalatu izan dituzte ere.

Kutsu politiko eta ideologiko garbia duten bi auzien aurrean gaude, “Scripta Manent” eta “Sibilla”; Estatuaren eta haren erakundeen zilegitasuna ezbaian jarri eta hoien aurka borrokatzera ausartzen direnak zigortzera bideratutako auziak. Anarkiston printzipio ideologikoak jazarri izan dira eta iraganean anarkismoaren aurkako beste muntaietan erabilitako argudioekin, neurrira, diskurtso bat eraiki izan da.

Estatuaren oldarraldiari eskura duen arma bakarrarekin, haren gorputzarekin, gose greba mugagabe bati ekinez, aurre egin dion anarkista bat. Haren egoera salatzeko ezezik 41 bis isolamendu eta suntsitze erregimena eta ergastolo ostativoa (bizi arteko zigorraren aldaera zorrotzena) salatzeko ere.

Mundu zabaleko anarkisten mobilizazio eta agitazio jarraiari, Italian, sindikatuak, ikasleak, juristak, abokatuen elkargoak, ministro ohiak, presoen eskubideen babeslea eta oposizioko alderdi nagusiak batzen joan zaizkio. Alfredoren borroka eta 41 bisa egunero hedabide nagusietan daude, parlamentuko saioetan maiz agertu izan da eta otsailaren 3an irlandar parlamentari batek Europar Parlamentura ere eraman du.

Mahaigainean Alfredoren osasun kaxkarra eta gogo irmoa, eta 140 egun baino gehiagoko gose grebaren ostean hiltzeko arrisku errealitate gordina. Alfredo Cospitoren eta Anna Beniaminoren askapenaren alde mobilizatu beharra dago! Eta disidentzia politikoaren aurka erabiltzen diren 41 bisa edota Espainiako FIES+art.10 bezelako suntsitze eta isolamendu erregimenak indargabetzeko ere!


 

12006eko ekainaren 2 eta 3 arteko gauean ezezagunek Carabinieriek Fossano-n duten eskola aurrean etxean egindako bi lehergailu arin jarri zituzten. Hoietako batek besterik ez zuen eztanda egin kalte arinak eraginez. Erasoa FAIk bere gain hartu zuen.

2 Federazione Anarchica Informale o Federakunde Anarkista Informala: eraso zuzena praktikatzen duten talde anarkista txikien (asko behinbehinekoak) eta norbanakoen koordinazio informala; ekintzei lotutako adierazpenen eta idatzien bidez koordinatzen direnak. 2001-2002 inguruan Italian sortu bazen ere azkar mundu osora zabaldu zen.

3”Sibilla operazioa”: 2021ko azaroan Spoleto-ko “Circolaccio Anarchico” taldearen eta “Vetriolo” aldizkariaren aurka burututako errepresio operazioa. FAIk bere gain hartutako hainbat eraso leporatu zizkieten.

 

 

Artikuloa

Xabier Cerezo Ansoleaga; Anarkista kidea 
Eduardo Gonzalez;  Euskal Herriko Mugimendu Memorialista eta Antifaxistako kidea
 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea