2020-05-21 10:24

Maiatzaren 22an, Nazioarte mailan Biodibertsitatearen eguna ospatzen dela eta, Naturkonek Gipuzkoan gero eta gehiago zabaltzen ari diren eukalipto-landaketen kalteak azaltzen dituen bideoa plazaratu du: erakundeei landaketa horiek gelditzeko eskatuz, eta jabeei, lurrarekiko errespetutsuagoak diren erabilerak lehenestera dei eginez.
 

 

Mezu hau zabaltzea eskatzen dizuegu: EUKALIPTOAK AUSTRALIARA!


Elkarteen atxikipenak helbide honetara bidal daitezke:

naturkon.taldea@gmail.com

Gipuzkoako elkarte naturazale eta kontserbazionistek elkar hartuta sortutako kolektiboa. Gizartean zein, batez ere, erakunde publikoetan Naturarekiko begirunea eta ekintza positiboak bultzatzeko asmoz sortua.