Mundubat Fundazioak eta Nazioarteko Bake Brigadek (PBI) #GureTxanda #NosToca kanpainarekin bat egin dugu, han eta hemen giza eskubideak defendatzen dituztenak babesteko.
Kanpaina
Zazpi astez, #GureTxanda #NosToca kanpainak Guatemalan, Mexikon, Kolonbian, Hondurasen, Palestinan eta Mendebaldeko Saharan borroka eta erresistentzia prozesuen buru direnen kontakizunak zabaldu ditu. Hauetako kontakizun batzuk www.vocesdefensoras.org/eu plataformaren parte dira.
Beren herrialde eta lurraldeetatik azaldu digutenez, koronabirusaren kutsatzea geldiarazteko gobernuek hartutako neurriek egiturazko desberdintasunak areagotzen dituzte.
Eskubideen Defentsarako Ahotsek beren lanerako oztopoak, ikusi/edo erregistratu dituzten giza eskubideen urraketak, larrialdiari aurre egiteko abian jarri dituzten ekintza kolektiboak, eta gero eta handiagoa den kriminalizazio-testuinguru baten aurrean segurtasuna bermatzeko indartu behar izan dituzten babes neurriak aipatu dituzte.
Azkenik, giza eskubideen pertsona defendatzaileentzako eta lider sozialentzako arriskuak areagotu direla baieztatu digute. Guztiek diote pandemiaren testuinguruan hartutako neurriek oinarrizko giza eskubideak urratzen dituztela eta ez dutela lagundu historikoki zapalduak izan diren herri eta kolektiboen bizi-baldintzak hobetzen. Gainera, ondasun komunen pribatizazioa eta espolioa bultzatuz, talde ekonomikoen interesak pribilegiatzen dituzten neurri neoliberalen eredu orokortu bat deskribatzen dute.
Defentsarako Ahotsak: nortzuk diren eta zer kontatu duten
Guatemala – Ama Lurra.
Pandemia garaian lursaileen jabeek familiak beren etxeetatik bota dituzte, lurrak espoliatu dituzte eta ura lapurtu dute. Egoera hauen aurrean indigenen eta nekazarien komunitateak beren lurraldean gelditu dira eta beren laboreak defendatu dituzte.
Elikadura-Burujabetza eskubidearen defentsan oinarrizko ahots defendatzailea Comité de Unidad Campesina da.
Mexiko – Emakumeen alde.
Indarkeria matxistaren eta feminizidioen salaketen igoeraren eta emakumezko defendatzaileen aurkako erasoen gehiagotzearen aurrean, erakunde feministek babes integraleko estrategiak eta inpunitatearen aurkako salaketak berretu dituzte.
Neskatila eta emakumeen eskubideen defentsan Ahots Defendatzaile bat Consorcio Oaxaca da.
Kolonbia – Bakea eraikitzea emakumeen ikuspegitik.
Pandemia garaian indarkeriaren, feminizidioaren, lurralde kentzearen eta pertsona defendatzaileen aurkako errepresioaren areagotzaren aurrean, emakumeen erakundeek sareak sortu dituzte, bake oso bat eskatzeko eta defendatzen dituztenen hilketak salatzeko.
Asko dira bakearen eraikuntzan funtsezko Ahots Defendatzaileak, beraien artean Red Alas Nuevas de Mariposas eta Corporación Jurídica Libertad.
Honduras – Nortasunak.
Osasun sistema publikoaren kolapsoaren aurrean, eta LGTBIQ+ biztanleak pandemia garaian jasaten ari diren diskriminazioa eta indarkeria ikusita, kolekiboek zaintza kolektiboko eta autodefentsako mekanismoak sortu dituzte, eta beren gobernuari pertsona bakoitzarentzat egokia den arreta sistema bat eskatzen diote.
LGTBIQ+ kolektiboaren giza eskubideen defentsan Ahots Defendatzaile bat Arcoíris Elkartea da.
Palestina – Okupazioaren aurkako erresistentzia.
Pandemia garaian Israelen okupazio politikaren sakontzea ikusita, giza eskubideen aldeko erakundeek Israel salatu dute lurralde palestinarren anexio planagatik, kartzelan dauden adingabe palestinarren egoerari buruzko alertak zabaldu dituzte, eta beraien erresistentziak aurrera jarraitzen duela ohartarazi dute.
Asko dira herri palestinarraren oinarrizko eskubideak defendatzen dituzten Defentsarako Ahotsak: Union of Palestinian Women Committees, Defense for Children International-Palestine, eta Jerusalemgo Giza Eskubideen eta Laguntza Legaleko Zentroa.
Mendebaldeko Sahara – Askatasunaren defentsa eta okupazioaren aurka.
Marokok okupazioari buruz ezarri duen blokeo informatiboa mantentzearen aurrean, pandemia garaian iraun duena, giza eskubideen erakunde sahararrek ahotsa altxatu dute isiltasun mediatikoa hausteko. Halaber, saharar errefuxiatuen kanpamentutan uraren eta elikagaien faltak eragin duen egoera larriaz ohartarazi dute.
Autodeterminazio eta askatasun eskubideen defentsan funtsezko Defentsarako Ahotsak: Atxilotutako eta Desagertutako Sahararren Senideen Elkartea, Giza Eskubideen Bortxaketa Larrien Biktimen Elkarte Sahararra eta Equipe Media.