Arteako etxeko emakume migratzaile eta errefuxiatuek ‘Los caminos de la vida’ antzezlana aurkeztuko dute irailaren 10ean Basaurin. 18:30etan izango da hitzordua Ibaigane Kultur Etxeko oholtzan. Sarrera doakoa da, eserlekuak bete arte.
Antzerkiaren bidez emakume migratzaile eta errefuxiatuek 2020-2021 ikasturtean eginiko ahalduntze prozesuaren emaitza da ‘Los caminos de la vida’ antzezlana, eta Mundubat Fundazioak antolatu du, Artea Sarea, Kuluxka Antzerkia eta Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeekin batera. “Antzezlan horren bitartez, ikusleek partaideen bizitza-istorioak ezaguteko aukera izango dute”, diote antolatzaileek. Basauriko Udalak eta Marieneak diruz lagundu dute proiektua.
Hurrengo bideoan prozesua azaltzen dute protagonistek: