Gaur, otsailaren 6a, San Mameseko atarian kontzentratu gara barruan garatzen ari den lan jardunaldia eta enpresen aurkezpenaren harira, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak antolatuta. Izan ere, ikasleei lanbide posibleak erakusten zaizkien ekimen honetan armagintzan aritzen diren enpresa batzuk daude.
Oraingo ekimen honetan, ikasleek eta graduatuek aukera izango dute armagintzari lotutako aktibitateak dauzkaten enpresetara hurbiltzeko, Sener ala ITP kasu. Modu honetan, era zuzenago edo ez hain zuzenago beste herrien suntsiketaren erantzuleak diren enpresetan lan egitea eta enpresa hauekiko kolaborazioak izatea normaltzat agertzen da. Honen aurrean esan nahi dugu lanaren, ikerketaren edota garapenaren aitzakiapean dena ez dela zilegia. UPV/EHUko zuzendaritzatik ohikoak dira aipamenak balioei, etikari, erantzukizun sozialari, begiruneari… baina ez omen dago arazo handirik hemendik milaka kilometrotara heriotza eta suntsiketa eragiten dituzten jardueretan parte hartzeko, unibertsitate publikoan garatutako ezagutzaren parte bat horretara bideratuz.
Jardunaldi mota hauek ez dira berriak, ezta UPV/EHUtik eta, bereziki, Bilboko Ingeniaritza Eskolatik armagintzarekiko eta militarismoarekin izandako kolaborazioak ere. Hain zuzen ere, azken urteetan UPV/EHUk hainbat ikastaro eta mintegi antolatu ditu Defentsa Ministerioarekin baterai, 2019ko uztailean Elkano goraipatzeko estropadan parte hartu zuen El Saltillo itsasontziaren bidez Armadaren gerraontziaren alboanii, Espainiako Plataforma Teknologiko Aeroespazialaren parte da armagintza eta Defentsa Ministerioaren entitate batzuekin bateraiii, edota armagintzan parte hartzen duten zenbait euskal enpresekin hitzarmen eta kolaborazioak ditu, ikasleek praktikak egiteko baita ikerketa garatzeko ere.
Izan ere, zuzendaritzaren jarrera itxuratia da, dokumentatuta eta eskuragarri dauden harreman hauek ukatuz (edozein kasutan, kontuan hartu behar da kontratu eta kolaborazio gehienak ez direla publikoak; bestela, zerrenda luzeagoa izango litzateke), legalitatearen barruan daudela argudiatuz edota gerra aktibitateetara ez daudela bideratuta esanez. Adibide bat jartzeagatik, 2019ko azaroan egindako klaustroan galdera bat igorri zitzaion Gobernu taldeari, haiek beraiek iragarritako ikerketa eta berrikuntza politika eta praktika arduratsuei buruz, praktika arduratsu horien artean armagintzari lotutako enpresa eta entitateekin ez kolaboratzea ezarriko zen galdetuz. Erantzuna ukazio biribila izan zen: “Gaurdaino ez da horrelako neurririk ezartzeko beharrik sumatu, ez baita gauzatu armagintzan eragina duen kolaboraziorik UPV/EHUren eta bestelako
erakundeen arteanâ€. Baina ukazioak ezin du errealitatea ezabatu.
Horregatik guztiagatik kontzentratu gara gaur hemen, beste herrien suntsiketarekin eta pertsonen heriotzarekin aberasten diren enpresak ongi etorriak ez direla esateko, UPV/EHUren zuzendaritzak beste aldera begiratze eta justifikazio jarrerak alboratzeko eskatzeko eta unibertsitate publikoak armagintza eta militarismoari lotutako enpresa zein entitateekin dauzkan harremanak bertan behera uzteko exijitzeko.
“Gerra eman eta zabal zazu†ez dadila izan UPV/EHUko leloa.
La entrada Heriotza-enpresak ez dira ongi etorriak UPV/EHU, armagintza enpresekiko kolaborazioa eten! aparece primero en ISF Euskadi.