2025-01-27 16:19
Larunbatean, urtarrilaren 25a, sentimenduz eta historiaz betetako ekitaldi xumea egin genuen Manu Robles-Arangiz familiaren Leku Eder etxean. Harrera eta erresistentzia gune, pertsonalitate eta kulturgile frankoren topaleku izan den etxea merkatu espekulatibotik atera eta Euskal Herri libre eta solidarioagoaren zerbitzura jartzeko asmoz, Beskoitzeko etxea Manu Robles-Arangiz fundazioari ematea erabaki du ELAko presidente historikoaren familiak. Hori ospatu eta eskertzeko, han elkartu ginen Manu Robles-Arangizen seme, iloba eta bilobak, Eraiki funtseko kideak, ELA sindikatuko egungo eta aurreko buruzagiak eta Fundazioko Hegoaldeko eta Iparraldeko kideak.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.