2024-06-20 12:55
Egun bakarreko kongresua izatekoa zena, bi egunetara luzatu da, jaso den komunikazio kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu baititu. Bina ponentzia nagusik irekiko dute egun bakoitza: Pastora Filigrana eta Yayo Herrerorenak azaroaren 28koa, eta Miguel Martínez Lucio eta Martí López Andreurenak azaroaren 29koa. Jaso diren 41 komunikazioak bederatzi eztabaida mahaitan banatu dira, eta modu paraleloan eraman beharko dira aurrera, mahai guztiak bi egunetan sartu ahal izateko. Lanaren eta sindikalismoaren egoeraz eta etorkizunaz hausnartzeko aukera paregabea emango du EHUren Leioako Kanpusean egingo den kongresuak. Kolosala izango da.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.