“Ongi bizitzeko 100 konpromiso” izeneko liburua kaleratu dugu. Egunerokotasuneko ohiturak aldatzea proposatzen duten konpromisoak dira, maila indibidual zein kolektiboan hartzeko konpromisoak. Euskal Errepublika eraikitzera bidean pausuak emateko helburuarekin, bizitzako arlo anitzetan ditugun ohiturez jabetzeko eta hausnartzeko bultzada ematen digu liburu honek, eta herri mugimenduarekin elkarlanean arlo horietarako konpromisoak egikaritzeko gonbita luzatzen digu.
Entzun Arrosa Sareko Zebrabidean egindako elkarrizketa.
Eskuratu liburua hemen.