Datorren abenduaren 13an (osteguna) Bilbon aurkeztuko dugu merkataritza-hitzarmenei aurre egiteko euskal agenda. Agenda honek Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta herrikoi desberdinek plazaratzen ditugun proposamenak biltzen ditu, gure lurraldean merkataritza-hitzarmen bolada berriari aurre egitea helburu izanda. Modu kolektiboan eta prozesu partehartzaile baten bitartez eraiki ditugu proposamenok; eta orain gure helburua hauek euskal gizarte-ehun osora zabaltzea da, inpunitate korporatiboaren aurkako dinamikak Euskal Herrian bultzatu eta sendotzeko.