Tecman enpresako langileek itxialdiari ekin diote Mendaroko ospitalean. Bertako mantenimenduaz arduratzen diren langileak greba mugagabean daude uztailaz geroztik: kokoteraino daude Tecman-ek eta Osakidetzak gutxiesteaz, bigarren mailako langiletzat hartu eta ezikusiarena egiten dutelako. Hortaz, protesta indartzea erabaki dute itxialdiarekin. Goizean, elkarretaratze bat egin dute Mendaroko ospitalaren atarian, eta pankartak jarri dituzte Gipuzkoako hainbat tokitan.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.