2024-09-11 12:39
Muriba S.L. eraikuntza enpresako plantillan oraindik gelditzen diren sei langileak atzotik greba mugagabean daude, Ibañez Construcción enpresak (enpresa nagusia eta jabe berarena) hiru hilabeteko soldata zor baitie. LAB sindikatuak irmoki salatu nahi du Ibañez Construcción enpresaren lotsagabekeria; izan ere, obra publikoak egiteko milioika euro kobratu arren (Memoriaren Nafarroako Institutua, Irunberriko institutua...), filiala erortzen utzi eta langileak prekaritatera kondenatzea erabaki baitu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.