Osakidetzako EPEaren irregulartasunen inguruko prozesu judizialaren barruan, Osakidetzako bi arduradun deitu dituzte deklarazioa hartzeko. LAB herri akusazioa da prozesu honetan. Gasteizko epaitegien atarian, LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioko idazkari Gorka Berasategik sindikatuak aurrera eramango duen ekimen judizialen berri eman du. Hain zuzen ere, orain arte ikertuak izan diren pertsonen kontra modu preliminarrean egiten ari den sekretuen errebelazioko inputazioaz gain, LABek inputazio gehigarri bat zuzenduko du bost goi-kargu ohiren kontra: "elkartze ez-zilegia".
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.