2024-10-11 21:33

Kauka departamentua eta, bereziki, bere iparraldea egunero ateratzen dira Kolonbiako egunkari eta berrietan, bertako biztanleek pairatzen duten indarkeriagatik. Hala eta guztiz ere, aurten bada zer ospatu: Korinto herriko "Ama Lurraren Askapena" deritzon prozesuak 10 urte beteko ditu 2024ko abenduaren 14an.


Nahiz eta borroka indigenak 500 urte baino gehiagoko erresistentzia izan, orain dela 10 urte etapa berri bat hasi zuen Kauka iparraldeko herri nasak: lurjabe handien azukre-kainabera monokultibo erraldoietan sartu eta, euren matxeteen eta behien laguntzaz, lurraldeko ur gehiena ustiatzen dituzten milaka azukre-kainabera moztu zituzten.

Prozesu honek errepresio latza jasan arren, egungo sistema ustiatzaile honi gailendu zaion ekimenetako bat dakarkizuegu jarraian.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da