Pasa den larunbatean, “G7 ez!” plataformaren Bizkaiko dinamikaren aurkezpen argazkia atera genuen hainbat herrialdeko eragile sozialek. G7a, munduko herrialde boteretsuenen goi gailurra, Biarritzen ospatuko du abuztuaren bukaeran; bertan, munduko elite ekonomiko eta politikoek herritarron kontrako politikak erabaki eta horiek aplikatzeko agenda osatuko dute. Zentzu horretan, ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herritik gure aurkakotasuna adieraztea eta herri bezala, alternatibak badaudela planteatzea. Informazio gehiago plataformaren web orrialdean: http://g7ez.eus/