Hiru urte pasa dira Zumaiako alkateak inorekin hitz egin gabe espazio publikoan zentsura eta debeku neurriak ezarri zituenetik. Orduz geroztik jarrera ertsi horren aurkako iritziak ugaldu dira herrian eta adierazpen askatasunaren inguruan Zumaian piztutako demak gure herritik kanpo ere oihartzuna izan du. Zentsuraren aurkako salaketa hori EHko eta munduko hainbat txokotara eraman nahi izan dute hainbat lagunek elkartasuna adierazteko. Azken urteotan bidali dizkiguten argazkietako batzuk bildu ditugu bideo honetan.