2018-09-09 15:58

Katalunian lazo horiak kentzea ala Zumaian kartel, pankarta eta aldarrikapen oro kaletik ezabatzea ez da "denon adierazpen askatasuna bermatzea". Herritarrek jarritakoa sistematikoki kentzeak, mezuarekin ados ez egoteagatik ala aitzaki merkeak erabiliz (garbitasuna), izen bakarra du: zentsura. Hemen eta edonon.

Espazio publikoa ez da sekula neutroa izango eta kaleari debekuak ezartzeak arazoa handitzea besterik ez dakar.

87.murala

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.