Espainia da, Kanbodiaren ondoren, induskatu gabeko hobi komun gehien dituen estatua. 120.000 lagunek bidebazterrean jarraitzen dute eta haien hiltzaileei gorazarre egiteko monumentuek zutik diraute. Baina lasai, dena, den-den-dena, ondo doa.
Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.