2019-02-07 09:57
Asteazkenean 11 Telebistako lagunak Zumaian izan ziren Kalea Guztiona Da ekimenari buruzko lan bat egitera. Jarraian duzue haien bideo-erreportajea osorik.


Kalea guztiona da ekimen herritarrak mozioa aurkeztuko du otsailaren 12an

Jada 3 urte dira Kalea Guztiona da mugimendua sortu zela Zumaian. Ekimen herritar batetik sortu zen, adierazpen askatasunaren alde. Zumaian alkateak edo udal gobernuak kaleari orain dela 3 urte ezarri zizkion debekuen aurkako ekimen bat da, sormena, umorea eta kritikaren bitartez saiatzen direna debeku triste horiei kolore pixkat jartzen. Otsailaren 12an mozio bat aurkeztuko dute udalean, eskatuaz debekua bertan behera geratzea eta benetako parte hartze prozesua aurrera ematea.

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.