2018-10-02 12:14

Erribera kaleko horman Zumaiako Udalak zentsuratutako irudiekin osatu nahi dugu aurten ere 2019ko egutegia. Irudi asko direnez, aurten ere zuen esku utziko dugu egutegia osatuko duten 12 irudien aukeraketa. Horretarako, bozketa ireki dugu. Aukeratu zure hiru gogokoenak, eta boz gehien lortzen duten 12 irudiekin osatuko dugu egutegia. Ostegun eguerdira arte har dezakezu parte hemen: https://baleike.eus/lehiaketa/1538385269581

Zumaiako alkateak kartela, pankarta, eta muralei ezarritako debekuak indargabetzeko sortu gara, herriko 33 sindikatu eta talderen babesarekin. Irudimena, kritika eta sorkuntza dira gure armak.