Duela 83 urte, 1937ko apirliaren 26an, Alemaniako “Legion Condor” eskuadroiak Gernika hiribildua bonbardatu egin zuen. Herriko biztanleen kontrako eraso hiltzaile honen ondorioz, Gernika suntsituta geratu zen.
Zoritxarrez gaur egun, 83 urte beranduago, munduko hainbat herrik gerraren ondorioak eta basakeriak pairatzen segitzen dute: Hiriak txikituta, milaka lagun erailak, milloika errefuxiatu gerretatik eta beldurretatik ihes egitera behartuta.
Baina hau dena posiblea izateko armagintzaren negozio zikina beharrezkoa da. Horregatik gastu militarra gero eta handiagoa da eta, horren ondorioz, gizarte beharrak asetzeko behar diren aurrekontuak gero eta murriztuagoak dira.
Orain pairatzen ari garen egoera gogor honetan lehentasunak zeintzuk diren argi eta garbi ikusten ari gara. Gerrarako edo armagintza bultzatzeko erabiltzen duten dirua osasuna edo hezkuntza indartzeko erabili beharko genuke.
Hau dela eta, Hego Euskal Herriko hainbat talde antimilitaristatako kideok beste gizarte eragilei, eta herritar guztiei, proposamen pare bat luzatu nahi dizkiegu: Alde batetik manifestu honekin bat egitea eta beste aldetik ekimen hau plazaratzeko antolatuko ditugun jardueretan parte hartzea.
Hurrengo apirilaren 26rako (igandean) hurrengo ekintzak proposatzen ditugu:
Gure etxeko leihoetan “Guernica” koadroa osoa edo zatiaren bat jarri, GASTU MILITARRAK GIZARTE BEHARRETARAKO leloarekin batera (egun osoa).
Arratsaldeko 15.45tan Alarma antiaereak jotzen hastea (ordu horretan duela 83 urte Gernikan hasi ziren jotzen).
Gaueko 21.30etan gure etxeko leihoetan kandelaren bat piztu (Gernika Batzordea elkartearen proposamena) eta aukera baldin badaukazue “Guernica” koadroaren edo Gerraren kontrako edozein irudia proiektatu.
Amaitzeko, “Guernica” Koadroaren argazkiak eta irudiak gureganatzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo hashtags erabiltzen:
#GernikaGogoan #EjerzitoakApurtu
BAKE -EKINTZA ANTIMILITARISTA
EMAKUMEOK GERRAREN AURKA
KAKITZAT KOORDINADORA ANTIMILITARISTA
ALTERNATIVA NTIMILITARISTA – KEM-MOC NAFARROA
BARDENAS LIBRES
KEM-MOC BILBO
GERRARIK EZ! EIBAR